Zorretan

Amaren gaia zilbor heste luzea da, kilometrikoa, sekula egunerokotasunik galtzen ez duen gaia. Esaerak dio, gainera,  ama bakarra dela munduan, baina nik ama bakoitza mundu bat dela pentsatu nuen paper zuriaren aurrean jarri nintzenean.

Nire zuzendari NIA eta gainontzeko NI GUZTIAK, idazle, aktore, kudeatzaile, emakume, ume, ama, sorgin, animali. Denak aurrez aurre jartzeko aukera eder bat bezala bizi izan dut idazketa sormen prozesu hau. Emaitza:  ZORRETAN / MI DEUDA: 35 urte luzeen ondoren beldurrei aurre eginez, gogoei erabateko askatasuna emanez, eskarmentuaren babes zabalarekin eta bide berriak probatzeko asmoarekin,  sortutako antzerki testua.

Agurtzane Intxaurraga

Amatasuna, zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa.

ESTREINALDIA 2024KO UDAZKENEAN


35. urteurrena ospatzeko modu bikaina

Fitxa artistikoa eta teknikoa

Egilea eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga

Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola

Interpreteak: Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Iñake Irastorza

Soinu maparen diseinua: Xabi Erkizia
Argien diseinua: Xabi Lozano
Grafika: Santos Bregaña
Promozio bideoak: Acrónica producciones
Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa