Atearen bestaldean (2024)

Atearen bestaldean

NESKA aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago atearen bestaldean. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute?

ISTORIO BERA KONTATZEKO BI MODU: ARETOA ETA KALEA

HIKA Teatroak eta Agurtzane Intxaurragak bi esparruak ezagutzen dituzte. Urteak daramatzate aretoko eta kaleko antzerkia, biak egiten. Horrek ematen dien eskarmentuarekin, eta bertsio bakoitzaren bihotza eta motorra BAKARDADEA izan arren, espazio bakoitzak dituen ezaugarriak eta eskaintzen dituen baliabideak balorean jarrita, istorio bera kontatzeko bi modu, bi bertsio osatuko dituzte.

Fitxa artistikoa eta teknikoa

Zuzendaria eta Dramatugia: Agurtzane Intxaurraga
Aktorea: Sandra Fdez.Aguirre
Musika zuzenean: Unai Celaya

Musika konposaketa: Unai Celaya

Argiztapena (aretoko bertsioa): Xabier Lozano

Espazio eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga

Jantziak: Xabier Mujika

Promozio bideoak: Ugaitz Albisu
Grafika: Nagore Martínez

Teknika: Eraginstac

Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa
Komunikazioa: Nagore Martinez
Administrazioa: Asun Etxeberria
Banaketa: HIKA Teatroa (Nagore 633252200 / Agurtzane 656792501)

ARETOA

KALEA