Bidaia – Die Reise

BIDAIA. Oratoria garaikidea, bizitzarekiko jakinmin eutsiezinak eragindako barne bizi bidaia.
Alemania eta Euskal herriko diziplina anitzeko 12 artista oholtzan.

ESTREINALDIA ALEMANIAn:

UZTAILAK 21, 20: 00etan
Lauchheim – Schloss Kapfenburg Festival

ESTREINALDIA EUSKAL HERRIAn:

AZAROAK 4, 20: 00etan
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia

Marcus Englert musikari eta konpositore alemaniarrak 2021eko urtarrilean Itziar Ituño euskal aktorea gonbidatzen du EL VIAJE / DIE REISE kantua abestera. Hau ta gero, Marcus Englert-ek abentura handiago batean murgiltzeko bulkada sentitu eta Euskal Herria eta Alemaniaren arteko BIDIA eszenikoa irudikatuko du.

Alemaniako musikariez gain, Itziar Ituño bera gonbidatzen du lehenik parte hartzera proiektuan. Xabier Zeberio biolin jotzailea eta haren taldea Allos Quartet gehitzen dira laster batean. Jarraian lotzen dira Amaia Elizaran, Eneko Gil/Gorka Durán dantza interpreteak mugimendu partitura moldakor batekin. Eta euskal folklorearen erritmoak Dangiliske taldeak eskaintzea, Janire Egaña eta Itziar Ituñoren eskutik, naturala gertatuko da.

Azkenik, bidaiari talde ospetsu hau HIKA Teatroarekin jarriko da harremanetan, Agurtzane Intxaurragarekin, konpainiaren zuzendariarekin, eta hark bere gain hartuko du ikuskizunaren ekoizpena, zuzendaritza eta dramaturgia eszenikoaren sormen lana. HIKA TEATROAK sinergiak sortzeko eta sormenenarekin bidaiatzeko aukera modura hartuko du proiektua

Fitxa artistikoa eta teknikoa

Jatorrizko ideia: Marcus Englert & Ursula Englert
Zuzendari musikala: Marcus Englert
Eszena zuzendaria eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga

Interpreteak:
Itziar Ituño: Ahotsa eta eszena
Marcus Englert: Pianoa eta ahotsa
Dominik Englert: Perkusioa
Jonas Schmid: Gitarra eta ahotsa 
Allos quartet: Xabier Zeberio, Francisco Herrero, Lorena Nuñez, Alejandro Martínez eta Iván Alzate
Dangiliske: Janire Egaña eta Itziar Ituño
Amaia Elizaran: Dantza
Eneko Gil / Gorka Durán: Dantza

Espazio eszenikoa: Miren Intxaurraga & Xabier Mujika
Soinu-espazioa: Marcus Englert & Xabier Zeberio
Argiztapen diseinua: Kay Möller
Ikusentzunezkoa: Acrónica producciones
Argazkiak: Acrónica producciones
Jantziak: Agurtzane Intxaurraga
Diseinu grafikoa: Nagore Martínez
Produkzio exekutiboa: HIKA Teatroa & Marcus Englert, Ursula Englert
Alemaniako teknika zuzendaria: Felix Fewe Weng
Euskal Herriako teknika zuzendaria: David Bernués (Acrónica producciones)
Teknika taldea: Kapfenburg gaztelua (Alemania), Acrónica producciones (Euskal Herria)
Komunikazioa: Nagore Martinez
Administrazioa: Asun Etxeberria
Banaketa Euskal Herria: HIKA Teatroa
Banaketa Alemania: Marcus Englert &Ursula Englert