BITARTEKARITZA PROGRAMAK

Elkarrizketa BERRIAn Agurtzane Intxaurragari: Bere bizitzaren erdia baino gehiago eskaini dio Agurtzane Intxaurragak antzerkiari, baita Hika Teatroari ere; konpainiak 35 urte bete berri ditu. Euskal eszena nola aldatu den eta etorkizuneko erronkak zeintzuk diren ikusi ahal izan du antzerkigileak.

Lehiaketarako Kartel irabazlea, Francisco Javier Irigaray gasteiztarrarena izan da. Kartela zein izango den erabakita, orain, testu laburrak aurkezteko epea zabaldu da. Lanak irailaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira. Testuaren luzera gutxienez hamar minutuko piezak egiteko baliagarri izan behar da, 15 minutuko mugarekin, eta derrigorrez, bi pertsonaia agertu beharko dira. Lezo modu zuzenean edo zeharka beti agertuko da eta komedia, tragikomedia, eta absurdoaren alorreko izaera izan beharko dute testuek. Aurkeztuko diren lan guztien artetik sei hautatuko dituzte eta hauenirakurketa dramatizatua urriaren 5an egingo da Lezon, kalean ospatuko den festa handian. Testu irabazlea publikoak berak hautatuko du.

HIKA Teatroak eta Lezoko udalak antolatzen duten Testu Laburren II. lehiaketari irudia jarriko dion Kartel Lehiaketa, maiatzaren 14tik ekainaren 4a arte zabalik egongo egongo da. 

Zure istorioak esperientzia-artistiko ahaztezin bihurtuko ditu, zure burutapen eszenikoak gauzatuko ditu. Elkarlanak ekoizpen-prozesu zirraragarriak bermatzen ditu, zure historia munduari modu indartsu eta eraldatzailean kontatzeko aukera eskaintzen du.Antzerkia izan da Lezon protagonista asteburuan. Larunbat arratsalde-gauean, Herri Eskolako patioa bete egin zen Lezoko 1.go Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren finalisten arteko partida ikusteko. 300 pertsona inguru bertaratu ziren 6 finalisten lanekin gozatzeko helburuarekin. Lehen aldia zen Euskal Herri mailan era honetako deialdia egiten zena, eta “esperimentua” bikaina izan zen. Familia eta kuadrilla ugari bertaratu ziren eta publikoaren artean gazteek izan zuten protagonismo handiena.

Lezoko Udaleko Kultura Sailak “TXALOSTEAN” proiektua jarri du martxan, Hika Teatroarekin elkarlanean. Publikoak sentsibilizatzeko proiektu hau azaroaren 12an hasi zen Kultura Proiektuaren “Conquistadores” ikuskizunarekin. Jarduera, Hika Teatroaren Zuzendaria den Agurtzane Intxaurragak dinamizatu zuen. Emanaldiaren ondoren, Agurtzanek hariari tira egiten lagundu zuen, eztabaida gidatuz eta publikoaren galderak bideratuz, lan-prozesua, zalantzak eta kezkak partekatzeko asmoarekin. “Txalostean” egitasmoa luzaroan gelditzeko jaio da.

Urriaren 8an Artekalek antolatutako formazio ikastaroa egin zen Errenteriako Lekuona Fabrikan. 60 euskal konpainia inguruk kaleko sorkuntzak dituzte diziplina ezberdinetan, baina nolakoak dira haien sorkuntza-prozesuak? Zer hartzen duzue kontuan proiektu berri bati aurre egitean? Nondik hasten zara hariari tiraka? Mahai- inguruak horretaz hitz egin zuen, sorkuntza-prozesuak bateratzeaz, partekatzeaz eta elkarrengandik ikasteaz. Hika Teatroako Agurtzane Intxaurragak hariari tira egiten lagundu zigun, eztabaida gidatzen.

Oraingo honetan, Machús Osinagari (RTVEko kazetaria eta arte eszenikoetan aditua) eta Daniel Galindori (La Sala, RNE programaren zuzendaria), Raúl Losánez gehitu zitzaien (antzerki kritikaria La Razón egunkarian). Hirurek hitz egin zuten Agurtzane Intxaurragarekin, Hika Teatroako La Tarara ikuskizunaren zuzendariarekin, Josi Alvaradorekin, La Tararako testuaren egilearekin, eta Sandrá Ferrusekin, La Tararako aktore eta Centro Dramático Nacional, Açafrão Producciones, El Silencio Teatro eta Iria Produccioneseko La Panaderaren egile eta zuzendariarekin.