Amaren gaia zilbor heste luzea da, kilometrikoa, sekula egunerokotasunik galtzen ez duen gaia. Esaerak dio, gainera, ama bakarra dela munduan, baina nik ama bakoitza mundu bat dela pentsatu nuen paper zuriaren aurrean jarri nintzenean.
Nire zuzendari NIA eta gainontzeko NI GUZTIAK, idazle, aktore, kudeatzaile, emakume, ume, ama, sorgin, animali. Denak aurrez aurre jartzeko aukera eder bat bezala bizi izan dut idazketa sormen prozesu hau. Emaitza: ZORRETAN / MI DEUDA: 35 urte luzeen ondoren beldurrei aurre eginez, gogoei erabateko askatasuna emanez, eskarmentuaren babes zabalarekin eta bide berriak probatzeko asmoarekin, sortutako antzerki testua.
Agurtzane Intxaurraga
Amatasuna, zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa.
ESTREINALDIA 2024KO UDAZKENEAN
35. urteurrena ospatzeko modu bikaina
Fitxa artistikoa eta teknikoa
Egilea eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola
Interpreteak: Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Iñake Irastorza
Soinu maparen diseinua: Xabi Erkizia
Argien diseinua: Xabi Lozano
Espazioa eta Jantzien diseinua: (zehaztu gabe)
Errealizazioak: (zehaztu gabe)
Promozio bideoak: Acrónica producciones
Argazkiak: (zehaztu gabe)
Teknika arduraduna: (zehaztu gabe)
Talde teknikoa: (zehaztu gabe)
Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa
Komunikazioa: Nagore Martínez
Administrazioa: HIKA Teatroa
Banaketa: (Nagore Martínez Euskal Herrian. 633252200 / 656792501)


