PARTE HARTU LEZOKO IV. ANTZERKI TESTU LEHIAKETAKO ZOZKETAN!
Sari zoragarriz betetako saskia eskuratu edota Lezo Eszena proiektua babestu nahi baduzu, erosi zozketa-txartela hemen:
ZOZKETA
Makil hotsak
Herrien arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea lehenetsiko dituen jarrera bakezale eta antimilitaristak eraiki behar ditugu, armarik gabeko mundu batekin amets egiteak ezin duelako utopia bat izan.
Azken dantza
Heldua den gorputz baten ahotsarekin eraikitako antzerki dantza performatiboa.
Lezo eszena 2026
Badator Lezoko IV. Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren PARTIDA! Etorri urriaren 3an Lezon egingo dugun festa handira!
LOTU – Interreg POCTEFA
Led Silhouette, Elirale Konpainia eta Hika Teatroaren arteko LOTUra.
Hika teatroa
37 urteko ibilbidea Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, poesia bisuala eta errebeldia eszenikoa uztartzen dituen emakumea. Gure ekoizpenek izaera sozial nabarmena dute eta ikuslea bere buruarekin etengabeko gatazkan jartzeko ahalegina egiten dute.
HIKA etengabeko bilaketa da, erronka artistikoen berrikuntza, bere ekoizpenen garaikidetasuna bermatzeko. Horrez gain, publiko berriak erakartzeko helburuarekin HIKAk ohiko du bitartekaritza eta sentsibilizazio programak lantzea ikuskizunetan.

Misioa
Arte eszenikoak herritarrei hurbiltzea dugu helburu, publikoekin eskutik lan eginez.

Ikuspegia
Gure gizartearen begirada artistikoa zein kritikoa eskaintzea.

Nola
Partaidetza, gertutasuna, konpromiso soziala, berrikuntza, ikerkuntza, elkarlana, jasangarritasuna.
«Egile antzerki garaikidea. Bertan, poetika, errebeldia eszenikoa eta gizartearekiko konpromisoa eskutik doaz»






