Pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da.

Amaren gaia zilbor heste luzea da, kilometrikoa, sekula egunerokotasunik galtzen ez duen gaia.

Oratoria garaikidea, bizitzarekiko jakinmin eutsiezinak eragindako barne bizi bidaia. Alemania eta Euskal herriko diziplina anitzeko 12 artista oholtzan.

Txakur guztientzat egokia den bikote komedia. Mafalda Bellidoren CHUCHO antzerki testuaren egokitzapena euskarara.

Thriller bokazioz jaio ondoren poesiaren dardarak astindutako testua. Inoiz kontatu gabeko hainbat eta hainbat umeren historia da Tarara.

35 urteko ibilbidea Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, poesia bisuala eta errebeldia eszenikoa uztartzen dituen emakumea. Gure ekoizpenek izaera sozial nabarmena dute eta ikuslea bere buruarekin etengabeko gatazkan jartzeko ahalegina egiten dute.

HIKA etengabeko bilaketa da, erronka artistikoen berrikuntza, bere ekoizpenen garaikidetasuna bermatzeko. Horrez gain, publiko berriak erakartzeko helburuarekin HIKAk ohiko du bitartekaritza eta sentsibilizazio programak lantzea ikuskizunetan.

Misioa

Arte eszenikoak herritarrei hurbiltzea dugu helburu, publikoekin eskutik lan eginez.

Bisioa

Gure gizartearen begirada artistikoa zein kritikoa eskaintzea.

Nola

Partaidetza, gertutasuna, konpromezu soziala, berrikuntza, ikerkuntza, elkarlana, jasangarritasuna.

«Egile antzerki garaikidea. Bertan, poetika, errebeldia eszenikoa eta gizartearekiko konpromezua eskutik doaz»