Amaren gaia zilbor heste luzea da, kilometrikoa, sekula egunerokotasunik galtzen ez duen gaia. Esaerak dio, gainera, ama bakarra dela munduan, baina nik ama bakoitza mundu bat dela pentsatu nuen paper zuriaren aurrean jarri nintzenean.
Nire zuzendari NIA eta gainontzeko NI GUZTIAK, idazle, aktore, kudeatzaile, emakume, ume, ama, sorgin, animali. Denak aurrez aurre jartzeko aukera eder bat bezala bizi izan dut idazketa sormen prozesu hau. Emaitza: ZORRETAN / MI DEUDA: 35 urte luzeen ondoren beldurrei aurre eginez, gogoei erabateko askatasuna emanez, eskarmentuaren babes zabalarekin eta bide berriak probatzeko asmoarekin, sortutako antzerki testua.
Agurtzane Intxaurraga
Amatasuna, zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa.
ESTREINALDIA 2024KO UDAZKENEAN
35. urteurrena ospatzeko modu bikaina
Fitxa artistikoa eta teknikoa
Egilea eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola
Interpreteak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran
Espazio eszeniko diseinua: Agurtzane Intxaurraga
Jantzitegi diseinua: Xabi Mujika / Ikerne Giménez
Kanpo begirada eta jantzitegia: Ikerne Giménez
Soinuaren diseinua: Agurtzane Intxaurraga, Haritz Lete
Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
Grafika diseinua: Santos Bregaña
Atrezzoaren egilea: Raúl Arraiza
Jantzien egilea: Nati Ortiz de Zarate
Grabazio estudioa: Lera estudioa
Promo bideoak: Ugaitz Albisu, Acrónica Producciones
Argazkiak: Asier Corera
Teknika arduraduna: David Bernués
Talde teknikoa: Acrónica producciones
Administrazioa: Asun Etxeberria
Komunikazioa: Nagore Martínez
Ekoizpena: HIKA Teatroa
Banaketa: Nagore Martinez