SEDA
(Estreinaldia dFERIA 2021)

Koprodukzioa CLÁSICOS CONTEMPORÁNEOS-ekin.

2005ean, HIKAk lehen aldiz eraman zuen ZETA eszenatokietara, ordura arteko bere ikuskizunik asmo handikoena. Garnacha de Haro Haroko VII. Lehiaketan Muntaketa eszeniko eta Zuzendaritza eszeniko onenaren saria jaso zuen (2005), eta Torrejón de Ardozeko Eszena-zuzendarien IX. Lehiaketan lehen saria (2006).

2019an, HIKAk Clásicos Contemporáneos antzerki konpainiako kide Josu Eguskizaren deia jaso zuen. Bera ere istorio honekin liluraturik.
Ezagutu nahi gintuen, dena jakin nahi zuen gure ZETAz. Arantxa Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak idatzitako testuaren egokitzapena irakurri zuen, eta hortxe hasi zen koprodukzio hau. Josu Eguskizak bidaia hau elkarrekin egitea proposatu zigun, eta baiezkoa eman genion. Zergatik ez?

Antzerkia leku berriak, pertsonaia berriak eta kontatzeko modu berriak gertatzen diren etengabeko bidaia bezala ulertzen du HIKAk. Clásicos Contemporáneos konpainiaren gonbidapena leku berri horietara heltzeko aukera bat da. Eta ZETAk beste imajinario batzuen bidez bidaiatzen jarraitu dezake, kasu honetan Juan Carlos Rubiorena, SEDA honen zuzendaria.

“ZETA, Alessandro Bariccoren izen bereko nobelan oinarrituta dagoen antzerki-ikuskizunean, Hélènek, ahots ederreko emakumeak, edo zetazko zizareak salerosten dituen Hervé bere senarrak, edo ekialdekoak ez ziren begiez begiratzen zuen emakumeak… ikuslearen bihotza zetak bezain xamur ukituko dute isiltasunez, poesiaz, bidaiez, desioz eta minez jositako istorio eder honetan.

Argindarra oraindik zenik ere jakiterik ez zegoen garaietara eramango gaituen istorioa da hau. Haizearen, euriaren eta txorien doinuen musika hurbiltzen digun istorioa. Eszenatoki batetik kontatzea merezi duen istorioa.”

(Agurtzane Intxaurraga, 2005)

Fitxa artistikoa

Zuzendaritza, bertsioa: Juan Carlos Rubio
Antzezleak: Chema del Barco, Anibal Soto, Inés Sánchez, Charo Sojo, Josu Eguskiza
Zuzendari laguntzailea: Marisa Pino
Eszenografia: Curt Allen Wilmer, Leticia Gañan (Estudio deDos)
Argiztapena: Juanjo Llorens
Argiztapen teknikaria: Valentín Donaire
Koordinazio teknikoa / Errejidoretza: María José Fuenzalida
Jantzitegia: Cristina Aguado
Koreografia, mugimendu eszenikoa: Chevi Muraday
Ekoizpena: Rocío Sánchez, Patricia Garzón
Ekoizpen laguntzailea: Nuria Hernando
Banaketa: Carmen Ávila (distribuciones escénicas ), Maribel Mesón
Komunikazioa: SURNAMES, narradores transmedia
Diseinu grafikoa, irudia: Salvador Gil
Zuzendaritza exekutiboa: GNP Producciones