Txarriboda

Ezkontza baten ospakizuna kontatzen duen narrazio basatia. Filtrorik gabe, modu zuzen eta lotsagabean. Itxurakeriak alde batera utzi eta zuzenean arauen apurketara joz. Azalkeriarekin ahaztu eta zuzenean haragira joz.

Dardara eta barrea eragiten duen kabareta, publiko anitzarengana iritsi dena.

Areto berean, identitatea, familia edo lan-prekarietatea bezalako gaiengatik erakarritako gazteek adin ertaineko helduekin edo adinduekin egiten dute topo, ezkontza-ospakizun berean modu errazean parte hartuz.

Garnacha de Haroko XXI Antzerki Lehiaketa
(abendua 2018):

Zuzendaritza Hoberenari saria.

Epaimahaiaren Ikuskizun Hoberenari bigarren saria.

Publikoaren Ikuskizun Hoberenari saria.

Emanaldi bakoitzean kantuan eta dantzan parte hartzen duten tokian tokiko taldeekin elkarlana sustatzen du. Aktore eta parte-hartzaileek, elkarrekin, emanaldia ekitaldi bilakatzen dute.


Garatzen ari diren identitateen bilakaera, katarsi emozional bateratu batera eramanak.

Fitxa artistikoa


Egilea: aktoreen inprobisazioetatik abiatuta Agurtzane Intxaurragak idatzitako testua.

Kolaborazioa: Kepa Errasti

Kantuen letrak: Onintza Enbeita

Kantuak: Antxon Valverderen “Maitasunaz hil” kantuaren melodia; Anariren “Naufragoak”; Afu taldearen “Oxígeno” eta “Cumbia” kantuen melodia; Afu taldearen “Banoa”; Imanolen “Izarapean” kantuaren melodia. “Anteron” eta “Jon Zaharra” kantu herrikoien melodia.

Antzezle taldea:
Sandra Fdez. Agirre: Mirari emaztegaia eta Mertxera.
Patxi González: Patxi aita eta aitabitxia, Paco eta Tía Brijida.
Iñigo Aranbarri: Imanol senargaia eta Iña.
Kepa Errasti: Txusa ama-ordea eta Mila.
Juanjo Otero: Gari zerbitzaria, Manizaleseko lehengusuak eta Flores sargentua.
Iñaki Maruri: Koldobika pianisti, Mati Plast, Tia Gallega, Tio Sebastian eta langilea.

Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga

Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola

Argiak: Xabier Lozano

Jantziak: Oihana Legorburu

Eszenografia: Xabier Mujika.

Musika arregloak: Iñaki Maruri

Musika baseak: Iñaki Dieguez

“Cumbia” koreografia: Jenni Perlaza

Diseinu grafikoa: Santos Bregaña (Atelier Laia)

Kartelaren argazkiak: López de Zubiria

Promozio argazkiak: Egoitz Bengoetxea “Otxabi”

Promozioko bideoak: Acrónica producciones

Eszenografia errealizazioa: Eskenitek

Talde teknikoa: Eraginstac

Ekoizpen exekutiboa: Xabier Mujika, Hika.