50 urte dira Boise State Unibertsitatik 90 inguru ikasle, irakasle eta haien senide batzuk Oñatira etorri zirela 1974-1975 unibertsitateko kurtsoa ikastera.
HIKA teatroak sortu duen ikuskizuna orduko hartako abenturaren isla txikia izan da, baina batez ere, gu guztion esker onaren adierazgarria.
2024ko irailaren 2an berrogeita hamar urte bete dira Boise State Unibertsitatetik 90 inguru ikasle, irakasle eta haien senide batzuk Oñatira etorri zirela “Campus” batera ikastera. 1974. urtea zen. Frankismoaren azken urteetan ginen eta Euskal herrian ikastolek indarra hartu zuten bezala, euskaltasuna hedatzen hasita zegoen nazioartean.
Hala, Renon eta Boisen euskal ikasketen zentroak ireki zituzten. Aldi berean, 1973an NABO egitasmoa (North American Basque Organizations) sortu zen, euskal etxe eta euskal elkarteen lankidetza bultzatzeko asmoarekin.
Testuinguru horretan, Oñatiko programaren esperientzia Ameriketako Estatu Batuetako diasporaren eraldaketarako sekulako urratsa izan zen, esperientzia hezigarria. Hala, programa honen ondorioz urte gutxira, USAC sortuko da, 1983tik Donostiara eta Bilbora milaka ikasle ekarriko zuen programa, alegia.
1974ean Oñatira etorri zen laurogeita hamarreko taldearen bizi esperientzia, abentura itzela izan zen. Guztientzat gainera, Ameriketatik etorri zirenentzat eta nola ez, Oñatiar eta Euskal Herritarrentzat. Horrexegatik gaurko Diasporak badauka orduko abentura eta abenturazaleei zer eskertu. Ikuskizun hau orduko hartako abenturaren isla txikia izateaz gain, gure esker onaren adierazgarria ere izan da.