
BITARTEKARITZA PROGRAMAK
LEZO ESZENA
EZAGUTU ANTZERKIA BARRUTIK: ESZENARA HURBILTZEN ZAITUZTEN PROIEKTUAK

Iritsi dira!
Hona hemen 2026ko Lezoko Testu Laburren IV. Lehiaketaren testu finalistak:
Londreseko momiak – Ander Lacalle Txakurra Hil – Marina Perosanz Konfinatuta – Martin Antxia Taximetroak kitto! – Idoia Garces
Arte eszenikoak Lezon arrakastatsu!
Lezoko Testu Laburren IV. Lehiaketaren finala arte eszenikoen jai handia bihurtu zen Lezo Herri Eskolako patioan. Talentuz eta umorez beteriko gau ahaztezin hau Kepa Errasti aurkezleak eta Garazi Esnaola musikariak girotu zuten. Oholtza gainean, Nerea Elizalde, Intza Alkain, Xabi Burgos eta Jurgi Sarasola aktoreek lau testu finalistak antzeztu zituzten, Mireia Gabilondo eta Getari Etxegarairen zuzendaritzapean. Obra guztiez gozatu ondoren, publikoak Ander Lacalleren “Londreseko momiak” obrari eman zion lehen saria. Beste urte batez, emozioz, barrez eta konplizitatez betetako gaua izan zen.
Martxan da Lezoko Antzerki Testu Laburren IV. Lehiaketa!
Aurreko urteetako arrakastaren ondoren, HIKA teatroak eta Lezoko udalak antzerki testu laburren lehiaketaren 4. edizioa jarri dute martxan. Piezak apirilaren 23tik irailaren 11ra jasoko dira eta, aurten ere, euskaraz idatzitako testuak besterik ez dira onartuko. Urriaren 3an, testu finalistak zuzenean ikusteko aukera izango dugu Lezon ospatuko den kale jaialdian. Bertan, publikoak erabakiko du nor izango den irabazlea. Animatu!
OINARRIAK HEMEN

Iritsi da!
Argitalpenak 2025eko Antzerki Testu Laburren Lehiaketako testu finalistak biltzen ditu eta lehiaketaren edizio honetako panorama bat marrazten du. Online kontsultatzeko eta PDF formatuan deskargatzeko eskuragarri dago.

Badugu irabazlea!
Lezo Herri Eskolako patioa antzerkiz, musikaz eta giro onez bete zen larunbatean Antzerkiko Testu Laburren III. Txapelketaren finalean. Iñaki Rikartek, Olatz Gorrotxategik eta Pako Revueltasek zuzenduta, sei finalistek bizia hartu zuten talentuz eta emozioz betetako gau batean. Oholtza gainean Ane Sarasua, Jurgi Sarasola, Edurne Agirrezabala, Hodei Arrastoa, Miren Gojenola eta Xanti Agirrezabala aritu ziren, eta testuak profesional eta amateurren konplizitate handiz interpretatu zituzten. Ikusleek, hasieratik bukaerara emanik, Markos Goikolea Unzaluren “Destiny Driver” aukeratu zuten lan irabazle gisa, Jaixkipe Txarangak eta Iñar Sastre musikariak erritmoa eta alaitasuna jarri zioten bitartean. Gauak argi utzi zuen antzerkiak bizi-bizi jarraitzen duela Lezon: emozioa, umorea eta komunitate bat arte eszenikoaz gozatzen buru-belarri.

Martxan da Lezoko Antzerki Testu Laburren III. Lehiaketa!
HIKA Teatroak eta Lezoko Udalak antolatuta, testu laburren lehiaketak berriro zabaldu ditu ateak, gazte protagonistekin eta Lezo herria agertokitzat duten istorioekin. Parte hartzaileek maiatzaren 9tik irailaren 10era bitartean aurkeztu ditzakete beren lanak, eta testuak euskaraz bakarrik onartuko dira. Finalistak urriaren 4an ospatuko den kale jaialdian lehiatuko dira, publikoaren bozkaren bidez erabakiko den sari bakar baten bila.

Jokin Oregi, “Arima eta Bihotza” antzerki testuarekin partidaren irabazlea izan zen (2024)
Pasa den larunbatean, urriaren 5ean, Lezoko Herri Eskolako patioan Lezoko II. Irakurketa Dramatizatuen Partida jokatu zen. 200 pertsona inguru bertaratu zen 6 dramaturgo finalisten lanez gozatzera. Euskal Herri osoko puntako hainbat artista bildu zen testuei bitzitza emateko; Joseba Apaolaza, Ainhoa Artetxe, Josune Velez de Mendizabal, Naiara Begez, Edurne Agirrezabala eta Xumai Gorostiaga aktore lanetan eta Amancay Gaztañaga, Ximun Fuchs eta Patricia Urrutia zuzendari bezala aritu ziren. Gaua borobiltzeko aldiz, beste musikari haundi hauek izan ziren bertan, Iñaki Salvador, Mad Muasel eta Big Sound Boy Dj-ak. Aurtengo leloa Nork irabazi? Zeuk erabaki! izan da. Eta publikoaren bozka bitartez jakin genuen Jokin Oregiren “Arima eta bihotza” testuak irabazi zuela gaueko 23:00ak aldera. Zorionak Jokin Oregi!

«Ez dakit norbaitentzat erreferente izan naizen edo naizen, ez da nire helburua»
Elkarrizketa BERRIAn Agurtzane Intxaurragari: Bere bizitzaren erdia baino gehiago eskaini dio Agurtzane Intxaurragak antzerkiari, baita Hika Teatroari ere; konpainiak 35 urte bete berri ditu. Euskal eszena nola aldatu den eta etorkizuneko erronkak zeintzuk diren ikusi ahal izan du antzerkigileak.

Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketa.
Lehiaketarako Kartel irabazlea, Francisco Javier Irigaray gasteiztarrarena izan da. Kartela zein izango den erabakita, orain, testu laburrak aurkezteko epea zabaldu da. Lanak irailaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira. Testuaren luzera gutxienez hamar minutuko piezak egiteko baliagarri izan behar da, 15 minutuko mugarekin, eta derrigorrez, bi pertsonaia agertu beharko dira. Lezo modu zuzenean edo zeharka beti agertuko da eta komedia, tragikomedia, eta absurdoaren alorreko izaera izan beharko dute testuek. Aurkeztuko diren lan guztien artetik sei hautatuko dituzte eta hauen irakurketa dramatizatua urriaren 5an egingo da Lezon, kalean ospatuko den festa handian. Testu irabazlea publikoak berak hautatuko du.

Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketarako Kartel lehiaketa.
HIKA Teatroak eta Lezoko udalak antolatzen duten Testu Laburren II. lehiaketari irudia jarriko dion Kartel Lehiaketa, maiatzaren 14tik ekainaren 4a arte zabalik egongo egongo da.

Xabier Paya, antzerki testu laburren partidaren urrezko txapelduna (2023)
Zure istorioak esperientzia-artistiko ahaztezin bihurtuko ditu, zure burutapen eszenikoak gauzatuko ditu. Elkarlanak ekoizpen-prozesu zirraragarriak bermatzen ditu, zure historia munduari modu indartsu eta eraldatzailean kontatzeko aukera eskaintzen du.Antzerkia izan da Lezon protagonista asteburuan. Larunbat arratsalde-gauean, Herri Eskolako patioa bete egin zen Lezoko 1.go Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren finalisten arteko partida ikusteko. 300 pertsona inguru bertaratu ziren 6 finalisten lanekin gozatzeko helburuarekin. Lehen aldia zen Euskal Herri mailan era honetako deialdia egiten zena, eta “esperimentua” bikaina izan zen. Familia eta kuadrilla ugari bertaratu ziren eta publikoaren artean gazteek izan zuten protagonismo handiena.

“TXALOSTEAN” Lezon (2022)
Lezoko Udaleko Kultura Sailak “TXALOSTEAN” proiektua jarri du martxan, Hika Teatroarekin elkarlanean. Publikoak sentsibilizatzeko proiektu hau azaroaren 12an hasi zen Kultura Proiektuaren “Conquistadores” ikuskizunarekin. Jarduera, Hika Teatroaren Zuzendaria den Agurtzane Intxaurragak dinamizatu zuen. Emanaldiaren ondoren, Agurtzanek hariari tira egiten lagundu zuen, eztabaida gidatuz eta publikoaren galderak bideratuz, lan-prozesua, zalantzak eta kezkak partekatzeko asmoarekin. “Txalostean” egitasmoa luzaroan gelditzeko jaio da.
IKUS-BITARTEKOTZAKO JARDUERAK
OIHALAREN ATZEKO ESZENA

Dramaturgia eta lan-prozesuak kaleko arteetan (2022)
Urriaren 8an Artekalek antolatutako formazio ikastaroa egin zen Errenteriako Lekuona Fabrikan. 60 euskal konpainia inguruk kaleko sorkuntzak dituzte diziplina ezberdinetan, baina nolakoak dira haien sorkuntza-prozesuak? Zer hartzen duzue kontuan proiektu berri bati aurre egitean? Nondik hasten zara hariari tiraka? Mahai- inguruak horretaz hitz egin zuen, sorkuntza-prozesuak bateratzeaz, partekatzeaz eta elkarrengandik ikasteaz. Hika Teatroako Agurtzane Intxaurragak hariari tira egiten lagundu zigun, eztabaida gidatzen.

Oliteko antzerki jaialdia: LA TARARA (2022)
Oraingo honetan, Machús Osinagari (RTVEko kazetaria eta arte eszenikoetan aditua) eta Daniel Galindori (La Sala, RNE programaren zuzendaria), Raúl Losánez gehitu zitzaien (antzerki kritikaria La Razón egunkarian). Hirurek hitz egin zuten Agurtzane Intxaurragarekin, Hika Teatroako La Tarara ikuskizunaren zuzendariarekin, Josi Alvaradorekin, La Tararako testuaren egilearekin, eta Sandrá Ferrusekin, La Tararako aktore eta Centro Dramático Nacional, Açafrão Producciones, El Silencio Teatro eta Iria Produccioneseko La Panaderaren egile eta zuzendariarekin.
