Bizitza tonbola bat da, eta guk zurea hankaz gora jarriko dugu. Ez zaigu inporta nor zaren, zer zaren, ezta sikiera zer izan nahi duzun.
Utzi TONBOLA honi zuregatik erabakitzen.

Europaz hitz egin nahi genuen. Europako muga eta territorioez. HItz egin nahi genuen, askatasunaz, giza mugimenduez, migrazioaz, enpatiaz, solidaritateaz…

Nork esango zigun orduan, hitz horien egia kolokan gera zitekeenik?

¡Ces´t fini la tonterie!

 

Errenterian, gaztelaniazko aurre-estrenaldian, grabatutako bideoa. 2020, uztaila

 

Zornotzan, publiko gabe, grabatutako bideoa. 2020, uztaila.

Mugez ez dakien KABARET POETIKOA. Umorearen eta inkonformismoaren, absurdoaren eta errealismo krudelaren arteko konbinazioa.

 

Proiektuaren aurkezpen bideoa. 2020, martxoa

 

Hernanin grabatutako bideoa. 2019,  maiatza

TONBOLA ikuskizunak KALEKO KABARETA eraikiko du. Egoera absurdoetan oinarrituko du bere umorea eta munduan zehar mugek banatuta edota muga baten baitan bizi den jendearen errealitateari erreparatuko dio. Irabazlearen pozak dantzarekin eta zuzeneko kantu eta musikarekin hornituko ditu eta galtzaileen minak gorputzetik eraiki.
TONBOLA herrira iritsi da eta harekin batera datoz tonbolaria, haren emaztea eta haien zerbitzariak. -Iritsi dira “Ilusio sortzaileak!”

Egilea: Aktoreen inprobisazioetatik abiatuz, Agurtzane Intxaurragaren dramaturgia.
Testuak: Agurtzane Intxaurraga, Benjamín Jiménez.
Aktore taldea: Eneko Gil, Miren Gojenola, Iñigo Aranburu, Sandra Fdez. Agirre/ Maryse Urruty.
Kolaborazio berezia: Ellach Elhadi, Trekya Ment Gremich, Roberto Tananta Awanari, Sandra Lilia Gonzalez Vasquez.
Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Zuzendari laguntzailea: Jon Ander Alonso.
Musika: Iñaki Dieguez (musika originalak), Bill Martin & Phil Coulter (“Congratulations”), María José de Ceratto & Aniano Alcalde (“Vivo cantando”), Manuel de la Calva & Ramón Arcusa (“Voulez vous dancer avec moi”); Izaro (“La Felicidad”).
Jantzien diseinu eta egitea: Nahia Salaberria
Panpinak: Urko Redondo Pescador.
Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Oscar de Paz.
Grafikaren diseinua: Santos Bregaña.
Argazkiak: Dani Blanco.
Promozio bideoak: Acrónica Producciones, Pausa Digital eta Kensa Produkzioak.
Talde teknikoa: Eraginstac.
Administrazioa: Asun Etxeberria.
Komunikazioa: Teresa Sala.
Banaketa: HIKA Teatroa (Agurtzane Intxaurraga & Teresa Sala).

Eskerrik beroena Ainara Ortegari eta Dejabu panpin laborategiari.