Tonbola jaio da! Kaleratzea lortu dugu. Eta distantziak distantzia, lortu dugu jendea hurbil sentitzea. Jendeari aurpegira begiratzea eta irribarreak lapurtzea. Errenterian Berlingo hesia atzean genuela zirudien, grafitiz jositako paretarekin. Zarautzen aldiz, Kantauri itsasoaren ur gaziak,  Mediterraneoko itsasoa ekarri zigun gogora une askotan. Bietan emozioak bor-bor. Zer gehiago esan, eskerrak ematea ez bada?

Mila esker, Thank you, Merci, esker anitz gurekin izan zaretenoi… Ongi etorriak antzerkiaren TONBOLA honetara!

Komentatu