Ipar Eszena Bidean ekimenean parte hartzeko pribilegioa izango dugu HIKAn. Hala, Oinkari dantza taldearekin elkarlanean sortutako Sagartu ikuskizuna eramango dugu Kantabria eta Galiziara.

Urriaren 12an eta arratsaldeko 18:30ean Comillas-eko Plaza del Corro de Campios-en izango gara, eta, 13an, ordu berean, Santiago de Compostelako Praza da Quintanan, jaialdiari amaiera emanez.

Estreinekoz, Euskal Herritik kanpo aterako da Sagartu, oso modu berezian gainera. Comillasen ikuskizunak daukan testua bi hizkuntzetan eskainiko dugu eta Santiagon hiru hizkuntzatan, bertan galegoa gehituko zaiolarik.

Halaber, Galiziako emanaldian mediazio eta sentsibilizazio lan bat egingo dugu bertako jendearekin.

Komentatu