“ANTZERKIAREN EGUNA” gaur. Bizitzari beste begi batzuekin begiratzen erakutsi dit antzerkiak.  Kritikoagoak. Erakutsi dit beste era batera sentitzen eta adierazten. Neure alde errebeldea, itsusiagoa eta lotsagabea ezagutzen eta poetikatik adierazten.  Arte eszenikoen aktibista bat naiz. Sortu, ekoitzi, saldu, komunikatu, kudeatu, banatu, eraiki eta birformulatu. Etengabe. Ez dut alperrik hitz egitea gustuko, baina gaur harro nago. Muguruzaren kantua aitzakia hartuta, gaur oihuka kantatu nahi dut:  TEATRERA NAIZ ETA HARRO NAGO!

Agurtzane Intxaurraga

Komentatu