HIKAn ildo berri bati hasiera eman diogu.

Prozedura administratiboek ez lukete artea eta sormena lainotu behar. Artistek, sortzaileek, aktoreek, musikariek eta dantzariek entsegu gelan eta antzokian eman beharko lituzkete orduak. Batzutan ez da hain sinplea. Maiz, ez da batere erraza. Ongi dakigu hori.

Gure lantaldean Asun Etxeberria daukagu. Asunek bost urtetik gora daramatza HIKAn lanean, denetarik egiten. Beti paperen artean: amatasun bajak, lan istripuak, kontratu berriakā€¦ Ā Zuretzak kriston arazoa dena, berak ti-ta konponduko dizu. Urteetako eskarmentua dauka lan aholkularitzan.

Beraz, ez badakizu nora jo zure lan egoera ulertu eta bideratzeko, deitu edo idatzi Asuni, berehala erantzungo dizu:

admin@hikateatroa.eus / 618843730

Komentatu