Teresa Sala

Nire Istorioa

Kazetari bokazionala. Literatura dut maite, zinema, eta antzerkia.
Pertsonak eta istorioak dira nire pasioa. Beraiek dira sentitzen dudan mundua zentzuz hornitzen dutenak. Magia, zerbait adierazteko hitz perfektua aurkitzen dudanean gertatzen da. Eta txokolate beltza dastatzen nagoenean.

Irratia, eskolak, egunkariak, agentziak, enpresak eta erakundeak ezagutu eta bertan lan egin ondoren, neure profil profesionala deskribatzeko “freelance” edo “storyteller” bezalako hitzak erabiltzen ditut azkenaldian. 1998. urtetik nabil komunikazioaren sare honetan bueltaka, hazten, ikasten, gozatzen. HIKAk eman dit harritzen jarraitzeko aukera ederra.