Beatriz Churruca

Nire Istorioa

2018an hasi nintzen HIKArekin lanean, Cielo rasO dantza garaikideko konpainiatik heldu berria, non (10 urte freelance gisa aritu ondoren) 2013an Igor Calonge dantzariarekin batera ikuskizunak banatzearen zeregin ikaragarrian hasi nintzen. Egun, Sadhana yoga eskolako formazio batek eta ahal dudan guztia luzatzen ditudan ibilaldiek laguntzen naute nire lana jasaten. Arteak duen botere eraldatzailean sinesten dut, eta horrek ere aktibatzen nau.
Bartzelonako Unibertsitatean amaitu nituen Arte Ederrak. Urte haietan, dantza eskola posible guztiak jasotzen nituen, eta arte eszenikoen ikusle bizia bilakatu nintzen. Prozesuak partekatzen gozatzen dut eta, horregatik, kolektibo eta talde ezberdinetako kide izan naiz. Solasaldiak maite ditut, nahiz eta txandako hizkuntza ez kontrolatu. Noizbehinka isiltasunean erretiratzen naiz.