Agurtzane Intxaurraga

Nire istorioa

Emakume bizkaitarra eta antzerkigile donostiarra, halaxe kokatzen dut nire burua. Nondik sortu zaidan antzerkiarekiko grina ez dut inoiz jakin. Baina 20 urterekin kazetaritza ikasten ari nintzela, maleta hartu eta Donostiara etorri nintzen antzerkia bizitzera. Harrez geroztik, eszenak eta eszenarioak bihurtu ditut gotorleku eta errebeldiarako bide. 30 urte daramatzat HIKAn istorioak kontatzen. Beti daukat bat buruan. Eta gorputzean dantza, horixe da nire askabidea. Eta lagunekin egotea beste bat. Gehien maite ditudan melodiak, jaioterriko erreka hotsa eta isiltasuna. Biak entzuten saiatzen naiz.