Abuztuak 18an emanaldia genuen lotuta. Atzo emaila bidali ziguten esanez kultur ekitaldi guztiak bertan behera uzten zituztela. Zenbat honelako email jasotzeko gauza izan gaitezke kulturan lan egiten dugunok heriotz bihurtu aurretik?

Amorratuta eta atsekabeturik hartu nuen berria. Amorratuta, kultur ekitaldietan hartzen ari garen neurriak zalantzarik gabe serioak eta hasieratik iraunkorrak direlako. Tonbola-rekin aritu izan naiz azken hilabetean. Deban izan gara Sagartu-rekin pasadan astean. Kultura gune erabat segurua dela esango nuke. Nonahi gaudela, hesituak gaude, tenperaturak hartuta, maskarillekin, eskuak garbituta eta publiko eta interprete artean distantzia guztiak mantenduta. Nik dakidala, Covid kasu bat bera ez da egon kultur aktibitateari lotua. Zergatik orduan kultur aktibitateari STOP! esan?

Honetan aritzen garenok, sortzaile, ekoizle, teknikari, banatzaile eta abar, ziur nago apurka-apurka gauzak aldatzen ari zirela pentsatzen genuela, baina COVIDak ekarri dituen ondorioak agerian utzi du kulturak gure gizartean duen indar falta. Zaurgarritasunaren irudi.

Komentatu