“Dantza egitean, Izan zaitez beti zu zeu”. Horixe esan zidan behin Igor Calongek. Nola esango diot ezetz halako proposamen bati?

Goitik beheraka dator eta bertigoa da. Lur lehorraren sakontasuneraino talka eginez, gogor talka eginez, lurra irenstera datorren harri tanta birrindua da. Hamaika zatitan hautsia, ibilbide geldiezinean, suzirian, ero mugimenduan, haizea bera ere baztertuz, zerutik txirikordatuz dator. Bidea zanpatuz eta zapalduz, arnasa duen guztia itoz dator. Astun indarrez, kupirarik gabe, zaurigarri, lurra joz dator. Lurra arrakalatuz, akituz eta itoz dator.
Goitik behera geratu eta gelditzen denean ere, alborik albo bidea egiten jarraituko du, isilago baina ozen, bizitzaren mugimendu organikoaren oihartzun bihurtuz. Mugimendu beldurgarria bezain beharrezkoa izan dela gogoraraziz.
Gertaera berriak sorraraziko dituen melodia hutsa.

Zuzendaritza: Igor Calonge
Dantzariak: Noemi Viana, Myriam Perez Cazabon, Agurtzane Intxaurraga
Soinu Espazioa: Igor Calonge
Jantzigintza: Xabier Mujika
Argiak: Sergio García
Grafika diseinua: Atelier Laia
Promoziozko bideoak: Jesús Iriarte y Asíer García
Promoziozko argazkiak: Asier García
Teknika: Sergio García e Igor Calonge
Ekoizpen zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga
Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa
Administrazioa: Asun Etxeberria
Komunikazioa: Teresa Sala
Banaketa: Beatriz Churruca