Andoain, 2020eko abenduaren 4a

“Ez gaude Konforme, Lourdes Iriondo eta hamaika lore” ikuskizuna taularatu zen abenduaren 4ean Andoaingo Bastero Kulturgunean, Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean eta Baleuko produkzio etxearen eskutik. Abenduaren 26an, gaueko 22:00etan, ETBn emango da.

Ez dok Amairuko sortzaile eta ahots ahaztezina izan zen Lourdes Iriondori omenaldia egin zitzaion Andoainen bere heriotzaren 15. urteurrenean, bere jendaurreko lehen emanaldia Andoainen eman baitzuen, ikastolaren alde egin zen kantaldi batean, 1964ean.

Parte-hartzaileak: Olatz Salvador, Paule Bilbao, Josune Arakistain, Antton Valverde, Alaia Martin, Noemi Viana, Myriam Perez Cazabon, Oihana Vesga, Oinkari Dantza Taldea, Idoia Hernandez, Bihotx Txalaparta Taldea, EASO abesbatza.