TONBOLA badator.   Maskarillak, jelak, distantziak… neurri guzti-guztiak hartuta, eguzkia lagun, atzo Lizartzako herria kultur laborategi bihurtu genuen. Hau urduritasuna! Hau ardura! Hau poza!

Lehenetakoak izango ginen entsegu ireki bat antolatuta kultur ekintzari ateak zabaltzen. Egin behar genuen, ordea, TONBOLArekin hasi eta TONBOLA hazteko, bide onetik ari  garen jakiteko, ulertzen?

Aurkitu genuen trabarik handiena, dudarik gabe, maskarillak medio, aurpegirik gabeko publikoarena. Hau tristura.  Gurea arte bizia da eta zuen aurpegiak bizirik behar ditugu!!

Komentatu