Itxi leihoak, itxi ateak, itxi Europa osoko mugak.

Honek Lorcaren antzezlaneko Bernarda Alba pertsonaiaren  agindua dirudi. Hark Jainkoaren aginduei men eginez alabak  kartzeleratu zituen. Gu, ordea, Koronabirusaren beldurrez kartzeleratzen utzi gara. Europa osoa hesitu egingo dugu eta bakoitza bere gotorlekutxoan gorde, bizitzak ezarri digun birus honen TONBOLAtik libratzeko esperantzan, ihesean eta hesien bestaldean geratzen denari bizkar emanez.

Geure etxeetako giroa gobernatzearekin nahikoa ez bagenu bezala, ezta?! Falta zaiguna! Orain emigranteei edota errefuxiatuei Mediterraneoan edo zoaz jakitera non gertatzen zaienaz kezkatu behar izatea. -“Sentitzen dugu, ahaztu zitzaigun esatea hau festa pribatua dela”- (Benjamín Jiménez: Sueñan los peces con huelgas generales). Beno, edota orain ospitale bat, baina hau ere pribatua. Sentitzen dugu.

 

Komentatu