BITARTEKARITZA
PROGRAMAK

BERRIKETAN LEZON (2022)

Lezoko Udaleko Kultur Sailak “Berriketan LezOn” egitasmoa martxan jarri du, Hika Teatroa-ren lankidetzarekin batera.

Publikoen sensibilizazio ekintza azaroaren 12an Proyecto Culturaren “Conquistadores” emanaldiarekin hasi zen.

Hika Teatroako zuzendaria den Agurtzane Intxaurragak dinamizatu zuen ekintza. Emanaldi ostean, Agurtzenek haritik tiratzen lagundu zuen, eztabaida gidatuz eta publikoaren galderak bideratuz, lan prozesu, zalantza eta asmakizunak partekatzeko asmoz.

“Berriketan LezOn” egitasmoa luzaroan gelditzeko sortu da.

Argazkia

DRAMATURGIA ETA LAN-PROZESUAK KALE ARTEETAN (2022)

Urriaren 8an, Artekalek formazio ikastaro hau antolatu zuen Errenteriako Lekuona fabrikan.

Euskal Herriko 60 konpainia inguruk kaleko sorkuntzak dituzte hainbat diziplinatan, baina, nolakoak dira beren sorkuntza-prozesuak? Zer hartzen dute kontuan proiektu berri bati aurre egitean? Nondik hasten dira hariari tiraka?

Mahai-inguru honetan horretaz hitz egin zen, sorkuntza-prozesuak amankomunean jartzeaz, partekatzeaz eta elkarrengandik ikasteaz.

Izotza hausteko, hainbat diziplinatako 4 konpainiekin hasi genuen solasaldia: Cía Barré, Trakamatraka, Barsanti eta Amaia Elizaran. Gurekin izan zen PIA, espazio publikoan interbertzio artistikoko proiektuetan espezializatutako konpainia portugaldarra.

Hika Teatroko Agurtzane Intxaurragak lagundu zuen haritik tiratzen, eztabaida gidatzen eta guztion artean gure prozesu, zalantza eta asmakizunak partekatzen.

Argazkia

ERRIBERRIKO ANTZERKI JAIALDIA: TARARA (2022)

? Erriberriko Antzerki Jaialdia ?

TARARAri buruzko topaketa, Josi Alvarado, Sandra Ferrús eta Agurtzane Intxaurragarekin.

#Erriberri2022 #KulturaBirkargatu #KulturaSegurua

Kazetariek eta profesionalek “emakumeak eta eszena” gaia jorratu dute.

Oraingo honetan, Machús Osinaga (RTVEko kazetaria, arte eszenikoetan aditua) eta Daniel Galindo (La Sala saioaren zuzendaria, RNE) eta Raúl Losánez gehitu zitzaien (La Razón antzerki kritikaria) .

Hirurek, Agurtzane Intxaurraga Hika Teatroaren La Tararako zuzendariarekin, Josi Alvarado La Tararako testuaren egilearekin eta Sandra Ferrús La Tararako aktorea eta La Panaderako autore eta zuzendariarekin (Centro Dramático Nacional, Açafrão Producciones, El Silencio Teatro eta Iria Producciones) hitzegiteko aukera izan zuten.

Topaketan, hiru sortzaileek beren ibilbidean zehar izan dituzten zailtasunez hitz egin ahal izan zuten. Beren kezkak, lorpenak eta etorkizuneko proiektuak partekatu zituzten solasaldian aktiboki parte hartu zuen publikoarekin. Ondoren, Cavan eskaini zen La Tarara ikuskizunaren emanaldira gerturatu ziren denak.

Argazkia

ANTZERKI FORUMA: TARARAREN ONDOREN. Umezaroko sexu abusuen inguruko giza hausnarketa.  (2022)

Parte hartzaileak, haurtzaroan jasaten den sexu biolentzia eta honek umeengan eta haren inguruan dituen eraginei buruz, sentsibilizatzeko asmoarekin. Interesa duen hiritar edonori zuzendua eta bereziki, antzezlana ikusita dutenei. 

“Sute bat, errautsak eta ahanztura”  

Pasadan maiatzaren 12an eta 13an Donostiako Victoria Eugenia antzokian antzeztutako TARARA eta LA TARARA emanaldiren harira, maiatzaren 18an Antzerki Forum saio bat eskaini zen umezaroan jasotako sexu biolentziari buruz, hiriko Okendo Kultur etxean. Saio hau HIKA Teatroak, SORTZEN kontsultorarekin eta Donostiako Udaletxeko Berdintasun saiarekin, elkarlanean antolatua izan zen. 

Sandra Ferrús, antzezlaneko aktore protagonista eta Agurtzane Intxaurraga zuzendaria elkarrizketatu zituzten Sheila Melconek eta Norma Vázquezek, indarkeria matxistan adituek.

Argazkia

ZAPATAK
URRATZEN (2021)

2020an Astigarragan estreinatutako zapata berriak URRATZEN hasi gara, helburu berberekin: arte eszenikoak sustatzea, publiko berriak egitea eta daudenak fidelizatzea.

Proiektuak atal ezberdinak izango ditu eta jada lehenengo ekimena martxan dago:

Hormarik ez  

Hilabetero Erriberako eszenatokira igoko gara, antzokiaren laugarren horma hautsi eta artisten eta publikoaren arteko elkarrizketa faboratzeko. Aldiro, emanaldiaren aurretik konpainiaren eta eskainiko duen lanaren aurkezpena egingo dugu eta, ondoren, solasaldi bat irekiko da. Pertsonaiaren atzean dagoen pertsona ezagutzeko aukera izango du publikoak.

Arte eszenikoetako profesionalak eta haien lana sakonago ezagutuko du Astigarragak: nortzuk diren, nondik datozen, taldearen filosofia zein den, zein ikuskizuna sortzeko abiapuntua edo erreferentzia…

Bideoa

ZAPATA
BERRIAK (2020)

Publiko berri eta aktiboak sortzeko diseinatutako proiektua, Astigarragako Erribera kultur ekipamendu berriaren inaugurazio ekitaldiaren inguruan. (2020ko irailak 12).

  • Ekipamendu berriaren inaugurazio ekitaldia, herriko 100 eragile baino gehiagoren partaidetzarekin: norbanakoak eta kolektiboak, profesionalak eta afizionatuak.
  • Zapata Berriak. Ikus-entzunezko dokumentala. Ardatza: herriko 50 pertsonekin elkarrizketa, Astigarraga eta kultura hizpide. DOKUMENTALA IKUSI
  • Instalazio artistikoa. Profil ezberdinetako herritarrek idatzi edo marraztutako 5.000 postalez osatua. Herriko soinu mapa barne.

Argazki galeria ikusi

TONBOLA
(biran)

Ikuskizun honek etorkinak eta baztertutako kolektiboak erdigunera ekarri nahi izan ditu. Pertsona hauengana hurbildu gara, beraiekin lan egin dugu eta arte eszenikoaren laguntzarekin beraien errealitatea erakutsi dugu.

Antzerkiak elkarrizketa ezartzeko eskaintzen dituen aukeren adibide garbia da. Proiektua afizioa sortzeko gai izan da, publiko berriak erakarri ditu eta berriak fidelizatzea lortu du.

Ikusi

TXARRIBODA
(biran)

Gure lanak nola plazaratu, nola eman ezagutzera, nola erakarri publikoa eta berarekin nola gozatu, egunero egiten ditugun galderak dira. Nola? Prozesua konpartitzea da bideetako bat. Mediazio lana: sormen prozesua herri bateko komunitate batekin partekatu eta etengabeko feed- back-a sortu estreinatu bitartean. TXARRIBODAren sormen prozesua bost herri ezberdinetan egingo da: Hernani, Azpeitia, Durango, Errenteria eta Donostia, profil ezberdinetako pertsonak sormeneko parte sentitzea lortuz. Gainera, emanaldi bakoitzeko ikusleak gonbidatuen zerrendan egongo dira. Eta emanaldi bakoitzak tokian tokiko artistak izango ditu oturuntza girotzeko: bertsolariak, dantzariak, musikariak, abeslariak…

Ikusi

KOADERNOA
ZURI (2016)

KOADERNOA ZURI antzezlanarekin komunitatea sortu genuen Hernanin.

Hasieratik, prozesua pertsonen komunitate txiki batekin partekatu genuen eta bidea elkarrekin egin genuen, estreinaldira iritsi arte. Elkar aberastuz baina, batez ere, proiektu bera aberaztuz eta honi proiekzio zabalago bat eskainiz komunikazio mailan.

Ikusi

ARMAIRUKO
APALAK (2021)

(KULTURA ESKOLA programa. Gipuzkoako Foru Aldundia)

Sormenaren parte izan EABk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Bigarren Hezkuntzako institutuetan aurrera eramandako proiektuaren emaitza da. Agurtzane Intxaurragak zuzendutako 30 minutuko antzerki pieza hau eskoletan bertan egiteko pentsatuta dago. Bost aktore biltzen ditu, eta testua, ekimena egin zenean (2018) jasotako ikasleen iritziak eta aktoreen inprobisazioak oinarri hartuta, Agurtzane Intxaurragak berak idatzi du.

Itxurakeria, bazterkeria, ezberdina izatea eta sentitzea, koldarkeria, neska eta mutilen arteko rolak, errebeldia…, gai ugari biltzen ditu antzerki piezak, baina denen gainetik bat nagusia: KOADRILA: nerabezaroan beste ezeren aurretik dagoen giza estruktura.

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Eskola ekimenaren parte da.

Dossier Artistikoa

ANTZERKI FORUMA: TARARAREN ONDOREN. Umezaroko sexu abusuen inguruko giza hausnarketa.  (2022)

Parte hartzaileak, haurtzaroan jasaten den sexu biolentzia eta honek umeengan eta haren inguruan dituen eraginei buruz, sentsibilizatzeko asmoarekin. Interesa duen hiritar edonori zuzendua eta bereziki, antzezlana ikusita dutenei. 

“Sute bat, errautsak eta ahanztura”  

Pasadan maiatzaren 12an eta 13an Donostiako Victoria Eugenia antzokian antzeztutako TARARA eta LA TARARA emanaldiren harira, maiatzaren 18an Antzerki Forum saio bat eskaini zen umezaroan jasotako sexu biolentziari buruz, hiriko Okendo Kultur etxean. Saio hau HIKA Teatroak, SORTZEN kontsultorarekin eta Donostiako Udaletxeko Berdintasun saiarekin, elkarlanean antolatua izan zen. 

Sandra Ferrús, antzezlaneko aktore protagonista eta Agurtzane Intxaurraga zuzendaria elkarrizketatu zituzten Sheila Melconek eta Norma Vázquezek, indarkeria matxistan adituek.

Argazkia