Atearen bestaldean
Atearen bestaldean, pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da. TESTURIK GABEA
Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta egiterrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira.
Ikuskizun honek ateak irekitzera gonbidatzen zaitu eta bestaldean dagoenaz gozatzera.
Fitxa artistikoa
Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
Aktorea: Sandra Fdez.Agirre
Musika zuzenean: Unai Celaya
Musika konposaketa: Unai Celaya
Argiak (aretoko bertsioan): Xabier Lozano
Espazio eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga
Grafika: Nagore Martínez
Teknika: (zehaztu gabe)
Ekoizpen exekutiboa: Hika teatroa
Komunikazioa: Nagore Martinez
Administrazioa: Asun Etxeberria
Banaketa: Hika Teatroa (Nagore 633252200 / 656792501)
ARETOA






KALEA






