Ostiral honetan, hilak 28, eta iluntzeko 20:00etan, “Eta… Zer gehiago?” espektakulua izango da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian ikusgai.

Bi pianojole eta bertsolari/idazle bat dira protagonistak. Xabier Lizaso, German Ormazabal eta Andoni Egaña, alegia. Oso modu atseginean, eta bi pianoren laguntzarekin, bizitzaren bidegurutzeetan zein bide hartzeak duen garrantziari
buruzko gogoeta sortu nahi diote sortzaileek ikusleari. HIKA Teatroko zuzendari Agurtzane Intxaurragarena da zuzendaritza artistikoa.

Estilo eta garai ezberdinetako musikaz gozatu ahal izango da emanaldian zehar. Laburbilduz, bi pianotara entzun ahal izango dira, bai film musika, musika herrikoia eta baita, beste batzuen artean, honako konpositoreek pianorako idatzitako goi mailako musika: Sergei Rachmaninov (Piano eta orkestrarako 3. Kontzertua –I mugimendua-); Frederic Chopin (Piano eta orkestrarako 1. Kontzertua –I mugimendua-); Maurice Ravel (Piano eta orkestrarako Kontzertua Sol M-ean – II mugimendua).

 

AGENDA:

  • Uztailak 6: Orio.
  • Irailak 27: Tolosa / Leidor Antzokia / 20:30.
  • Urriak 23: Bilbo / Arriaga Antzokia.

 

Komentatu