Ze birusak Europak. Halaxe esaten dute TONBOLA ikuskizunean emanaldiro. Ze horma Europak eta ze harresi!

Azken hilabete hauetan emanaldi bakoitzean igo dugu harresi berri bat. Trabaz jositako paretak izan dira, aldiro. Ez jendearengana hurbildu! Distantziak mantenduta, ezta?  Ez jendea zutiarazi! Bakoitza bere tokian zutik, ezta? Ez jendea aztoratu! Hezur haragizko jendea, ezta? Eta nik diot, ez jendea gutxietsi. Guk jendearentzat lan egiten dugu eta traba guztien gainetik oraindik haiek aztoratzeko gauza garela sentitzen dugunean tontorrean gaudela sentitzen baitugu, ulertzen?  Halaxe bizi dugu antzerkia,  errebeldiarako gune bat bezala. Horrexegatik aldiro esaten diot jendeari emanaldi aurretik, eskerrik asko hurbildu zareten guztioi. Gaur ere pareta berri bat igotzear gaude, beste aldean zuek aurkitzeko. Jarraitu kulturaren alde apustu egiten, kulturaz gozatzen eta kulturarekin eraldatzen.

Atzo Getxon izan ginen, Muxikabarrin, antzoki baten barruan lehenengo aldiz. Fokoen argiek tontorra are distiratsuago egin zuten. Han nahi zuen familia berri bat egokitu zaion emakumeak eszenatokira igo. Ez, emakumea! Distantziak mantendu!!! Iñaki Maruri eta Mitxel Santamaria, haiek bai igo zirela eszenatokira.  Eurovision-en parte hartzeko bi txartelen irabazleak!  Zorionak bioi!

Ostiralak  30: TONBOLA Hondarribin. Zuk ere irabazi nahi? Etorri eta egin txartel batekin. ¡Me lo quitan de las manos!

 

Agurtzane Intxaurraga

 

 

Deja un comentario