Mirenek (Gojenola) bidali dit whatsappez ohartxo batekin, – ji, ji, argazki zaharrak ikusten-. Bihotzak egin dit irri. Bertan ikusten denak, argazkiak ez bezala, denboraren muga guztiak gainditzeko gaitasuna daukala irudituta. Argazkiaren atzealdean, lapitzez pintatuta, hauxe: 1990

Urte bat lehenago, 1989an, Berlingo hesia erori zela gogoratu dut. Muga eta hesirik gabeko mundu baten hasiera omen zen (emotikona etsituta). Gure artean, bestalde, intsumisoen mugimendua gero eta indartsuago dago. Gero ta gehiago dira gizarte prestazioari ere uko egingo diotenak. Mili KK-ko lehenengo bi intsumisoek 13 hilabeteko kartzela zigorra jasango dute.

1990a. Argazkia atera ziguten urtera bueltatuz:  2.450 intsumiso deklaratu, horien artean HIKAko bi, Mikel eta Joseba. 130 atxilotuak izango dira eta Golkoko gerra hasteko hilabete gutxi faltan. Egoerari aurre egiteko arma bakarra jartzen dugu lepoan:  SORMENA.

HIKAk CHAPLIN TROPELA antzerki soziala eta antimilitarista estreinatuko du. CHARLOT handiaren forma eta  begiak dituen  gerraren aurkako kantua.

Goiko argazkian Miren eta biok.  Behean Mikel eta Joseba… DUELA 30 URTE

Chaplin Tropela

Komentatu